BITARTEKARIEN EKITALDIAN, KIDE JAIO DA

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko abenduaren 1a

Tolosaldean, etxetik gertu, hezkuntza berritzailea.

Hirukide ikastetxean urteak daramatzagu barruko proiektua elikatzeko, bizikidetzaren inguruko eragile eta erakundeekin harreman sareak bultzatuz. Aurten, KUTXA KULTURek Tabakalerako 4. solairuan (Donostia) duen plazan egin dugu.
Lekuaz gain bada beste berrikuntza bat, bizikidetza nahiz jazarpenaren edo bullyingaren prebentzioa lantzeko garaian ditugun programak, eta lana egiteko modua egitasmo batean bildu ditugula azaldu dugu: KIDE (Kidetasunerako Dinamikak Eskolan).
Gauza asko esan ziren bi ordutan, baina Pello Agirrezabalek garbi utzi nahi izan zuen adimen emozionalak dituen tresnak bizitzan erabiltzeko direla. 
Eskolako esperientzia ezaguturik bide beretik jo zuen Aritz Anasagastik. Adimen emozionalean aditua den honek Finlandia erabili zuen adibide bezala baina zera esateko, haraino joan beharrean norberaren barruan dagoela. Hitzaldia biribila egin zuen barruko lanketa hori egiten ari diren irakasleen izenak esanez.
Kontu txiki asko daude, Elena Aranbarriren zuzendaritzapean egindako antzerkitxoa, Iker Usonek gidatutako mahai ingurua, erakunde garrantzitsuen presentzia, hamaiketakoa, ikasleen partaidetza eta lan jatorra, ikastetxean ohiko lanean jarraitu zutenen zintzotasuna, bertaratu ziren gurasoen irriparrak...
Amaitzeko, eskerrak denoi, eta berrikuntzekin aurrera!

Gehiago,

https://www.facebook.com/Hirukideikastetxea/posts/1802971619920215

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!