EMAKUMEEN ARRAUNAREN HASTAPENA

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko maiatzaren 25a

ARRAUNA, EMAKUMEEN LAN TRESNA

DBH 3ko ikasleek BATELERAK bideoa egin dute KULTURA ONDAREArentzako. Rosa Mª Cantinen ikerketan oinarrituta (Bateleras de Pasajes, Eusko ikaskuntza 1995), Larramendiren iskribuetatik euskara zaharra ekarrita, Donostiako Untzi Museoko irudiak aztertuta eta Pasai Donibaneko Yola elkarteak utzitako garaiko jantziak erabili dituzte. Gaian adituak diren jendearekin ere hitz egin zuten baina hemen ez ditugu aipatuko.
Tania Alonso irakasleak tutoretza eraman du. Horrelako prozesuek izaten dituzten buru-hausteak bere kemen eta ikasleen ilusioarekin gaindituz joan da. Orain, espero, denoi gustatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!