Hirukideko bi ikasle txapeldun, DB sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko maiatzaren 16a

Don Bosco ikastetxeak bosgarrenez antolatu du berrikuntzaren inguruko sariketa, eta Miguel eta Xabik jaso dute beren mailako txapela.

DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleen sormena eta izaera berritzailea saritzeko helburuz ekin zioten, Don Bosco ikastetxeko arduradunek, DB sariak antolatzeari. Aurten bosgarren aldiz ospatu dute hitzordua, eta berrikuntzetako bat DBHko ikasleekin errobotika lantzeko lehiaketa izan da, BQ etxearen laguntzaz.

Hain zuzen ere adar horretan suertatu dira garaile, Tolosako Hirukide ikastetxeko Miguel eta Xabi, DBHko ikasleak. Zorionak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!