Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Berdintasunaren aldarria, batukada hotsen bidez

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko martxoaren 8a

Hirugarren mailatik batxillergora arteko ikasleek, kalejira egin dute goizean Plaza Zaharreraino, batukada doinuz lagunduta. Bertan, ekitaldia egin dute.

Kartel handi bat eta zapatak ipini dituzte udaletxeko balkoian, eta dekalogo bat irakurri dute lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez. "Geure bizitzen jabe", "futbola ez da soilik gizonezkoena" edota "neskak ez dira inoren objetu" bezalako esaldiak irakurri dituzte. 

Ikastetxean bertan ere izan dira ekitaldiak: LH6ko ikasleek bertsoak abestu dituzte, DBH 4ko ikasleek genero indarkeria salatzeko pod cast-ak prestatu dituzte. Hezkidetzarekin lotura duten abestiak ere jorratu dituzte. Hain zuzen, Mikel Markez eta Aire ahizpen Konplize ditut eta kantua jarri dute bozgorailuetatik. 

Horrez gain, guraso, ikasle eta langileentzat lehiaketa bat antolatu da, emakumeak kiroletan egiten ari diren ekarpenak ikustarazteko helburuarekin.

Urtean zehar ere hainbat lanketa egiten ditu Hirukidek, jolastokiko espazioen azterketa adibidez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!