Bertso-afari arrakastatsua, beste behin ere

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko otsailaren 29a

Ostiral gauean Hirukide Ikastetxeak antolatuta, bertso-afari jendetsua ospatu zen Olarrain auzoko Lagun Artea elkartean. 

Bertan Peña eta Muñoa bertsolariak aritu ziren. Haiekin batera Iban Gurrutxaga gitarrajoleak ere jardun zuen. Hasiera batean bertsolariek atseden hartzen zuten bitartean giroa alaitzea zen asmoa, baina azkenean bertsolarien doinuak musikatuz amaitu zuen.

Giroa espeziala izan zen. 90 bat lagun bildu ziren ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!