Giza Eskubiden Astea Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko urtarrilaren 26a

Hirukidek antolatzen duen astearen barruan, mahaingurua eta zine foruma izango dira

Hirukide ikastetxeak gai zabal bat hartzen du ardatz urtero Giza Eskubideen Astea ospatzeko. Aurten, emakumea eta giza eskubideak gaia izango dute hizpide.

Gaur, mahai inguruan izango da kultur etxean eta ostegunean Leidor aretoan, zine forumerako aukeratutako Techo y comida filma gai honen ingurukoa izango da.

Urtarrilak 26, gaur
19:00. Emakumea eta giza eskubideak mahaingurua. Olatz Berastegi, Ainhoa Azurmendi, Maider Ezkioaga eta Olatz Berastegik hartuko dute parte, Tolosako kultur etxean.

Urtarrilak 28, osteguna
19:15 eta 21:45. Techo y comida filma eskainiko dute. Zine forumaren barruko emanaldia izango da Leidor aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!