Estimulazio Goiztiarra hizketagai, ostiral eta larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko urtarrilaren 12a

Hirukidek Estimulazio Goiztiarrari buruzko formazio saioa eta proiektu pedagogiko hau ezagutzeko bisita antolatu ditu urtarrilaren 15 eta 16an guraso eta Hezkuntza arloko profesional nahiz ikasleentzat.

Emailea Nuria Sanchez izango da, Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologoa eta orientatzailea.

Bisita 15ean izango da, goizeko 9:30ak-12:30ak bitartean eta 25 euro balio du.

Formazioaren ordutegia, aldiz, 15ean 17:00-20:00 bitartekoa, eta 16an 9:00-13:30 eta 15:00-19:30 artekoa da. Formazioaren prezioa 75 eurokoa da.

Izena emateko www.hirukide.org edo 943 67 39 48 telefonora jo dezakezue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!