Tolosan Mugi. Ikaskuntza eta Zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2015eko azaroaren 13a

Dagoeneko DBH 2 eta 3ko talde guztiak pasa gara Tolosa Mugi proiektutik eta bigarren txanda hasi dugu. Gaurkoan DBH 2 Bko ikasleei tokatu zaie.

Proiektu hau, ikaskuntza eta zerbitzu bezala jotzen dugu, zeren gure ikasleek eta irakasleok, zerbitzu bat ematen dugun bitartean asko ikasten dugu.

Uzturre zentroarekin ditugun hainbat ekimenen barruan kokatzen dugu, eta ikastetxean asko ikasteko dugun bezala, argi dugu Hirukiden, ikastetxetik kanpo ere asko dugula ikasteko, gure herriko aiton amona eta gaixo mentalengandik adibidez.

Oso gustura joaten gara beraiekin paseatzera, beraien kontuak entzutera eta beraien jakinduriaz gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!