Eleaniztasunaren kudeaketa ikasle etorri berriekin

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2015ko uzt. 20a, 00:29

HIRUKIDE IKASTETXEAn egunero erronka desbedinei egiten diegu aurre, gure herrira etorri berriak diren haurrekin lan eginez esaterako. Izan ere, euskara ahalik eta lasterren ikas dezaten izaten da helburu nagusietako bat hizkuntza menderatzea baita euren kurriculum-a garatzeko eta gizarte integraziorako ate nagusietako bat.


Tolosako Hirukide ikastetxeko esperientzia
Hau zein hizkuntzatan egingo dugu?

Nola kudeatu konpetentzia eleaniztuna Lehen Hezkuntzan

HIRUKIDE IKASTETXEAn egunero erronka desbedinei egiten diegu aurre, gure herrira etorri berriak diren haurrekin lan eginez esaterako. Izan ere, euskara ahalik eta lasterren ikas dezaten izaten da helburu nagusietako bat hizkuntza menderatzea baita euren kurrikulum-a garatzeko eta gizarte integraziorako ate nagusietako bat.

Gaur egun, inork ez du ukatzen heziketa prozesuaren oinarrian emozioa dagoenik eta kasu honetan emozio multzo handia izaten da. Hizkuntza berria ikasi beharrarekin batera, beste esperientzi asko eta asko elkartzen dira: bizilekua aldatzea, famili arteko loturak haustea zenbaitetan edo/eta aspaldian kanpoan zegoen guraso(ar)ekin biltzea, beldurrak, erresistentziak, ilusioak, kultura desberdinak, bizitza ulertzeko modu anitzak… Funtsezkoa da hau guztia kontuan hartzea haur hauekin lanean hasten garenean lan horretan behar kurrikularrak ere garrantzi handia baitu.

Etorri berria den ikasle honek bere ezagutzak, esperientziak, hizkuntza(k) dakartza eta horietatik abiatu beharra daukagu giro abegikorra eskainiz haurra eroso eta estimatua senti dadin gure artean. Horrela baldin bada, egin behar duen bideari ekingo dio eta bide horretan izango dituen gorabeherei erantzun egokiagoa emateko gai izango da.
Anitzak baita erabiltzen ditugun baliabideak: irudiak, musika, mugimendua, gorputz adierazpena… Izan ere, hizkuntza eta hiztegi bakoitzari lotzen zaizkio hainbat esperientzi, irudi… eta horrek zenbait beldur, blokeo eta gaizkiulertze sor ditzake ez badugu kontuan hartzen nondik datorren eta nondik abiatzen den ikasle etorri berri hau.

Hau guztia ikaskuntza prozesuan aintzat hartzen badugu, kontuan izan behar dugu baita ebaluatzeko garaian, hots, ikaslearen aurrerapena, eboluzioa jaso behar baitugu eta eredu guztiek ez dute lan hau ondo egingo denik bermatzen.
Hau ez da eskolako esperientzia bat bakarrik, kultura, arraza, hizkuntza eta erlijio desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza ohikoa dugu azken urteotan. Horiek guztiak baloratzea eta errekonozitzea oso garrantzitsua delakoan gaude gu guztion arteko lotura indartzen lagunduko baitigu. Hau horrela, Lingolang programan parte hartzea erabaki genuen.

Programa honetan haur bakoitzak bere hizkuntzan esaten ditu zenbait hitz (horrek bere autoestimua finkatzen laguntzen dio eta baloratua sentiarazten du) eta hitz berberak euskaraz esaten ikasten du. Hitz horiek ikastetxeko txoko guztietan, korridoreetan, geletan, bulego eta aretoetan… ageri zaizkigu QR kodeen bidez.

Horrekin batera, azpimarratu behar dugu baita haur guztiekin (etorri berriekin zein besteekin) Errealitate Areagotua erabiliz egiten den lana honela kohesioa, harremana, inklusioa eta komunikazioa hobetzen baita, "translanguage" esperientzia Printze Txikiaren liburuaren bitartez, materialen egokitzapenak,… Aniztasuna errekonozitu eta euskara erabiliz komunikatzea lortzen dugu honela denontzako helburua baita euskararen erabilera sustatzea.
HIRUKIDE IKASTETXEAn pertsona osoa hezi nahi dugula esaten dugu, bakoitzaren egoera eta ezaugarrietatik abiatuz eta elkartzen gaituzten esperientziak, bizipenak, harremanak erraztuz, bizitzarako estrategia egokiak emanez alegia. Azken batean, ez al da hau hezkuntzaren xede nagusia?

Inge Arretxek EHUk antolatutako Uda Ikastaroetan azaldu duenaren laburpena. HIRUKIDE IKASTETXEAn HIPI irakasle ibilbidea konpartitzera gonbidatu zuen Itziar Elorzak (EHU ingeleseko irakaslea EHUn).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!