Hirukide XIV. Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2015eko maiatzaren 18a

Gipuzkoako Berritzeguneek antolatuta maiatzaren 14 eta 15ean EHUko I. M. Barriola eraikinean Hezkuntza Berriztapen Proiektuei buruzko Jardunaldiak izan ditugu. Hezkuntza alorrean urteroko zita garrantzitsua izaten da. Aurtengoa XIV. edizioa jada. Jardunaldien izenburua esanguratsua: Lan Kooperatiboa eta Gaitasunen Garapena . Hirukidek aurten ere jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena jaso du eta bertan izan gara bi saiotan.

 

Gipuzkoako Berritzeguneek antolatuta maiatzaren 14 eta 15ean EHUko I. M. Barriola eraikinean Hezkuntza Berriztapen Proiektuei buruzko Jardunaldiak izan ditugu. Hezkuntza alorrean urteroko zita garrantzitsua izaten da. Aurtengoa XIV. edizioa jada. Jardunaldien izenburua esanguratsua: Lan Kooperatiboa eta Gaitasunen Garapena .
 
Hirukidek aurten ere  jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena jaso du eta bertan izan gara bi saiotan.
 
Maiatzaren 14an, goizez, Hezkidetza proiektuak aurkezterakoan, lehendabizi Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako txanda izan da eta, ondoren, Hirukidekoa: "Hezkidetza: Berdintasunean hezi".
 
Primerako aurkezpena egin dute Toya Huetek, Lierni Pereak eta Inge Arretxek. Bukaeran hainbat zorion agur jaso dituzte egindako azalpen eta lanagatik.
 
 
 
Arratsaldean, berriz, Golden 5 programaren inplementazioaren pausoak eta ebidentziak ikastetxeetan izeneko mahai ingurua antolatu dute eta Hirukide ikastetxeko Txaro Etxeberriak hartu du parte Donostiako Usandizaga-Peñaflorida, Aretxabaletako Kurtzebarri BHI, Legazpiko haztegi ikastola, Urretxuko Gainzuri, Zornotzako Andra Mari ikastetxea eta Gipuzkoako Berritzeguneetako ordezkariekin batera.
 
Hirukideren bi parte hartze zuzen horiez gain, arratsaldean ere beste proiektu baten aurkezpenean aipatua izan da, Gorputzaldiak programarenean hain zuzen. Hirukidek ikasturte honetan adimen emozionala, adimen kinestesikoa eta adimen musikala lotzen dituen proiektu batean parte hartu du eta oso ondo baloratua izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!