Gure ikastetxean bertan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2015eko otsailaren 4a

Hirukide ikastetxeak bizikidetzarekin duen konpromisoa handia eta sakona da eta beti parte hartu dugu eskaini dizkiguten foro guztietan. 

Oraingo honetan, parte hartzeaz gain, gure ikastetxeko instalakuntzak erabiltzeko aukera eskatu zigun Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak.

Hirukide ikastetxeak bizikidetzarekin duen konpromisoa handia eta sakona da eta beti parte hartu dugu eskaini dizkiguten foro guztietan. Oraingo honetan, parte hartzeaz gain, gure ikastetxeko instalakuntzak erabiltzeko aukera eskatu zigun Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak. Urtarrilaren bukaeran gauzatu zen bizikidetzaren inguruko topaketa hau gure ikastetxean. Jorratu zen gaia honako hau izan zen: Bizikidetza hobetu hezkuntza emozionalaren bitartez. Bertan, Sevillako Unibertsitateko Maria Jose Lera (Golden 5 programaren sortzaileetako bat), Bakeolako Xurdana Imaz, Balmasedako Zubi Zaharra ikastolako Aitziber Aranburu eta Hirukide ikastetxeko Txaro Etxeberria izan ziren hizlari.

Pozgarria eta aberatsa izan zen jardunaldira Euskadiko hainbeste lekutako jendea etorri izana (Irun, Hernani, Lasarte, Urretxu, Orduña, Beasain, Zarautz, Orereta, Bilbo, Gernika...)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!