Zaindarien astea ospatu du Hirukidek

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko abenduaren 1a

Pasa den astean zehar, Hirukidek Zaindarien (sortzaileen) astea ospatu zuen. Bertan, musika emanaldia, jolasak, kirolak, lehiaketak, pelikulak eta abar izan ziren.

Berrikuntza gisa, eskolako zaharrenek (batxilergoko 2. mailakoek) 5 urteko ikasleen ardura hartu zuten goiz batez eta pailazoak ikusi nahiz jolasak egin zituzten. Bestalde, urtero bezala, ikasle-irakasle futbol partida eta langileen bazkaria. Aurten 25 urte egin dute lanean Antxon Iglesias, Inma Lakunza, Gurutze Telleria, Iñaki Calvillo eta Nantxo Irurtia. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!