Bizikidetza Positiboa: Nerea Mendizabal Hirukiden

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko urriaren 30a

“Beste pertsona ulertzen badut eta berak bizi duena kontuan izaten badut, konponbidea lortzea askoz errazagoa izango zait ” “Gure jarrerek eta gure sentimenduek guk dauzkagun beharrak islatzen dituzte”

“Beste pertsona ulertzen badut eta berak bizi duena kontuan izaten badut, konponbidea lortzea askoz errazagoa izango zait ”

“Gure jarrerek eta gure sentimenduek guk dauzkagun beharrak islatzen dituzte”

Nerea Mendizabal Hirukiden

Atzo, urriak 28, Nerea Mendizabal izan genuen Hirukiden. Elkarren arteko erlazioen garrantziaz jabetzeko aukera,  bizikidetza positiboa lantzen jarraitzeko aukera polita izan zen, gure ikastetxeko helburu garrantzitsua baita.

 

Komunikazioan guk geuk dauzkagun beharrak eta desioak nola agertzen zaizkigun azaldu zigun eta beste pertsonez dauzkagun pertzeptzioaz jabetzearen garrantziaz ere hitz egin zigun.

Ondoren, oso elkarrizketa polita sortu zen berarekin. Kezkak azaldu ziren eta bide honetan   eman ditzakegun pausoak komentatu genituen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!