ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA, BIZITZARAKO KOMUNIKAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko urriaren 25a

Hirukiden ELKARBIZITZA POSITIBOA ikasle, familia eta langileen artean sustatzen jarraituz, Hirukide ikastetxeko Guraso Elkarteari esker, "ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA, BIZITZARAKO KOMUNIKAZIOA" izeneko formazio saioa izango dugu eskolan.

Hirukiden aspaldidanik ari gara ELKARBIZITZA POSITIBOA ikasle, familia eta langileen artean sustatzeko ahalegina egiten.

Datorren astean, urriak 28, Hirukide ikastetxeko Guraso Elkarteari esker, eskolan izango dugu "ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA, BIZITZARAKO KOMUNIKAZIOA" izeneko formazio saioa. Emailea gai honetan aditua den NEREA MENDIZABAL izango dugu (familia eta hezkuntza munduan esperientzia handia duen pertsona).

Oso gai interesgarria iruditzen zaigu eta nahi duten guztiak bertaratzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 18:00etan izango da SanFrantzisko kaleko 12. zenbakian dagoen eraikinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!