Adimen kinestesikoa Eskola Kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko eka. 17a, 12:23

Adimen kinestesikoa/Eskola Kirola

Jakina da ikasleak edo haurrak, adimen ezberdinetan direla trebeak batzutan gehiago besteetan baino gehiago. Horregatik Eskola Kirolean, ikastetxeko filosifiarekin bat eginez, adimen kinestesikoa garatuen duten ikasleak talde ezberdinetan banatzen dira taldekideei laguntzeko asmoz Ikaskuntza Kooperatiboan gertatzen den bezala.

Aurtengo ikasturtean merito handiko emaitzak lortu dira, ikusirik ikasle trebeenak talde ezberdinetan banatuta zeudela. 6. mailako ikasleek partehartzen duten txapelketan Hirukidek hiru talde izan ditu. Bi talde nesketan eta bat mutiletan. Hiru kirol ezberdinetan, eskubaloia, futbola eta saskibaloia, kirol aniztasuna guztiz bermatua dagoela erakutsiz.

Nesken taldeek lan bikaina egin zuten txapelketa osoan baino txapela lortu zutenak eskubaloieko mutilak izan ziren. Hala ere zerbaitegatik umeak zoriondu behar baditugu, izan duten jarrerarengatik izan behar da. Errespetuz bai aurkari, bai epaile edo ikusleei. Gurasoen jarrera ere zoragarria izan da txapelketa osoan zehar. Taldea asko animatu dute eta aurkariaren jokaldi onak ere txalotu dituzte eta hori ez da oso ohikoa izaten. Irabazten ere jakin behar da. Dakizuen bezela gure kiroletako begiraleak bolondresak dira, ikaskuntza zerbitzua aurrera eramanez, gurasoek begiralearen inplikazioa eta konpromezua eskertuz opari bikaina egin diote, eginiko lan guzti hori eskertuz. Detaile polita gurasoek begiralearekin izandakoa!

Eskolako Kirola ez da hor bukatzen. Eskola Kirolean soilik 15 talde izan dira. Inguruko kros eta atletismo lehiaketatan partehartu da. Gipuzkoako xake txapelketan ere domina eskuratu da. Bilbon adiskidetasun jolasetan ere egon dira gure ikasleak. Golf jardunaldiak ere izan ditugu... eta beste hainbat ekintza!!

Kirol federatuan aipatu beharra dago gure 3. mailako Hirukide Tolosala areto futbol taldeak maila mantentzea lortu duela denboraldi amaiera bikaina eginez.

Hirukide Kirolarekin!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!