Hirukide, XIII. Berriztapen Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko maiatzaren 13a

Pasa den ostegunean Donostian Eusko Jaurlaritzak antolaturiko XIII. Berriztapen Jardunaldietan hartu zuen parte Hirukidek.

Aurtengo gaia BIZIKIDETZA UZTARTUZ, ELKARREKIN IKASI zen eta Hirukidek eskolako Bizikidetza sustatzeko martxan ditugun estrategietako batzuk (Adostokiak, Bitartekaritza Zerbitzua eta DBHn aurten martxan jarri dugun Ikasle Laguntzaile-Bitartekariak izenekoa) aurkeztu zituen. Aurkezpenean lau irakasle izan baziren ere, aurkezteko ardura 11-13 urte bitarteko sei ikasleren gain izan zen. Dagoeneko, ikasle horiek eskolan laguntzaileak edo bitartekariak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!