14:45etan zezen plaza ondoan autobusa hartu eta Donostiarantz abiatu gara. Lehen Hezkuntzako lau ikasle bitartekari eta eta Bigarren Hezkuntzako bi ikasle laguntzaile-bitartekari.
15:30etan Donostiako Ignacio Maria Barriola zentroko auditorioan sartu gara. Bertan hiru ikastetxetako esperientziak aurkeztu behar dira. Gure aurkezpena bigarren txandakoa da.
Gure barnean, urduritasuna dugu nagusi. Ezin ukatu gure aurkezpenarekin hasteko gogoa eta premia ere sentitzen dugula (itxaroten gauden denbora luze egiten zaigu, nahiz eta entzuten ari garen ikastetxearen proiektua interesgarria izan). Gure aurreko ikastetxearen azalpena bukatu da eta gure ordua heldu da.
Bagoaz oholtza gainera. Bakoitzak eserleku bana hartu dugu. Jende dexente dago aretoan. Gipuzkoako ikastetxe desberdinetako irakasleak daude bertan. A zer nolako ardura sentitzen dudan! . Era berean, nire bihotza lasaitzen hasi da.
Eskolako bizikidetza arduradun eta koordinatzailea denak hitza hartu du eta Hirukidek orain arte eginiko ibilbidea laburtu du. Ondoren, gu hasi gara, 5. eta 6. mailako ikasle bitartekariak.Aukeraketa prozesua, formazioa, funtzioak eta gure lanaren inguruko zenbait kontu azaldu ditugu. Jarraian, DBHko 1. mailako ikasleok gauza bera egin dugu, gure zerbitzuaren ezaugarridesberdinak azpimarratuz. Aurkezpena bukatzeko, bitartekaritza saio bateko grabazioa ikusi dugu eta bideoa amaitutakoan, zenbait galdera luzatu dizkigute.
Oholtzatik jaitsi garenean, entzule batzuk gerturatu zaizkigu zoriondu eta eskerrak emateko. Guk oso pozik amaitu dugu eta esperientzia zoragarria izan da.
Bueltako autobusa hartu eta Tolosara itzuli gara. Argi daukagu Hirukideko gainontzeko ikaskideekin gaur bizi izan duguna konpartituko dugula, guztion lanaren emaitza baita.