Adimen Anitzak Hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko mai. 9a, 10:21

Azken urteotan, gure ikastetxeko proiektuan adimen guztiak garatzeko urrats sendoak ematen ari gara.

Proiektu honetan aitzindari da Bartzelonako Montserrat Ikastetxea. Etapa desberdinetako hainbat irakasle bertan izan dira formazioa jasotzen. Baina aurtengo ikasturtean beste pauso handi bat eman dugu. Ikastetxe horretako Nuria Sánchez psikologoa HIRUKIDEn  dugu hiru asteburutan irakasleei formazioa ematen.

Familiei ere formazio aukera eskaini nahian, apirilaren 4an 0 eta 5 urteren arteko haurrak dituzten familientzako saio bat antolatu genuen. Gaia Estimulazio Goiztiarra izan zen (Adimen Anitzen oinarria). Ekintza horrek izugarrizko arrakasta lortu zuen. Aretoa bete egin zen eta balorazioak bikainak izan ziren.

Hori dela-ta, maiatzaren 16an arratsaldeko 15:15etatik 16:45 arte Hirukiden (San Frantzisko, 12) Nuria Sanchezek familientzako beste hitzaldi bat eskainiko du. Kasu honetan Adimen Anitzen gaia HH, LH eta BHn zergatik eta nola landu azalduko du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Hirukideko telefono hauetara dei daiteke: 943673948, 943651109, 943670311 edo hirukide@hirukide.org helbidera mezu bat bidali.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!