Elkartrukea Frantzia eta Poloniako ikasleekin

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko apirilaren 29a

Batxilergoko ikasleak Pragan
Apirila elkartruke garaia dugu Hirukiden; izan ere, hilabete honetan bi elkartruke burutzen ari gara eskolan.

 DBHko 4. mailako 30 ikasle eta bi irakasle Frantziako iparraldean dagoen Lunevillen aste betez izan dira, bertako eskola bateko ikasle nahiz hauen familiekin. Nancy eta Metz inguruan dago hiri hau, baita Lehen Mundu Gudan izandako sarraskiarengatik hain ospetsua bilakatu zen Verdun inguruan. Gure ikasleak bertan izan ziren gerra horren hasieraren lehen mendeurrena betetzen den urtean.
Bestalde, datorren larunbatean itzuliko dira Tolosara Poloniako bi eskolarekin egiten dugun hamar eguneko elkartrukeko batxilergoko 1. mailako ikasleak. 50 gazte eta 3 irakasle joan zaizkigu Poznanera, besteak beste Berna, Praga, Auschwitz, Berlin eta Paris bisitatzen diren ekimen honetan.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!