Estimulazio goiztiarraren formakuntza saioa

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko apirilaren 1a

Apirilaren 4an 0-5 urte arteko haurrak dituzten familientzat formazio saio bat eskainiko du Nuria Sanchez psikologoak 15:15ean Hirukidek San Franziskon duen egoitzan. Saio irekia izango da, Hirukideko guraso direnentzat, baita ez direnentzat ere.

Hirukide ikastetxean Adimen Anitzen proiektua garatzen ari gara azken urteotan eta proiektu horren oinarria Estimulazio Goiztiarra da.

Ikastetxeko irakasle batzuk formazioa jaso dute Bartzelonako Montserrat ikastetxean, eta bertako orientatzailea izan den Nuria Sánchez psikologoa Hirukidera etorriko da aste honetan irakasleei formazioa ematera:

Apirilaren 4 eta 5ean Estimulazio Goiztiarrari buruz (12 orduko formazioa 0-5 urteko haurrekin lan egiten duten irakasleentzat). Hau guztia aprobetxatuz, apirilaren 4an irakasleentzako formazioarekin hasi aurretik, 0-5 urte arteko haurrak dituzten familientzat formazio saio bat eskainiko du Nuriak 15:15ean Hirukidek San Franziskon duen egoitzan. Saioa irekia izango da; Hirukidekoak zein Hirukidekoak ez diren familientzat, Irakasle Eskoletako ikasleentzat, Hezkuntza arloko profesionalentzat,...

Plaza mugatuak izango direnez gero, eskatzen dugun gauza bakarra izena ematea da guk ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko. 943651027 eta 943673948
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!