Estimulazio Goiztiarra

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko martxoaren 27a

Nuria Sanchez psikologak Hirukideko Haur Hezkuntzako irakasleei Estimulazio Goiztiarraren formazio ikastaroa emango die



Apirilaren 4 eta 5ean, Nuria Sanchez psikologak Hirukideko Haur Hezkuntzako irakasleei Estimulazio Goiztiarraren formazio ikastaroa emango die. Estimulazio Goiztiarra Hirukiden lantzen ari garen Adimen Anitzen barruan sartzen da. Psikologa kataluinarra gure artean egongo dela baliatuz, 0-5 urteko umeen gurasoentzako hitzaldia eskainiko du apirilaren 4an, 15:15ean Hirukide San Franziskon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!