Ikasle Bitartekariak eta Ikasle Laguntzaileak etorkizuneko irakasleak formatzen

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko otsailaren 6a

Otsailaren 3an gure ikastetxeko lau Ikasle Bitartekari eta bi Ikasle Laguntzaile Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean (Magisteritzan) izan ziren eskolako gatazken kudeaketaren inguruan egiten den lana azaltzen.

Esperientzia honetan parte hartzeko gonbidapena Mondragon Unibertsitateak egin zigun, azaroaren 6an eskolan bizikidetza positiboaren inguruan egindako ekitaldian parte hartu ondoren.
Oso esperientzi bitxia izan zen gure 10-12 urteko ikasleek 100 unibertsitarien aurrean bere proiektua hain modu zoragarrian azaltzea eta unibertsitateko ikasleek ekintzaren originaltasuna eskertu zuten. Saioaren bukaeran egindako balorazioak oso baikorrak izan ziren.
 
Bideo honetan ikus dezakezue gure ikasleek egindako aurkezpena.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!