Giza eskubideen astea Hirukiden

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2014ko urt. 23a, 13:18

Datorren astean II. Giza Eskubideen Astea antolatu du Hirukide ikastetxeak, eta hainbat ekitaldi izango dira.

Pertsona bere osotasunean hezi. Hori esaten du gure ikastetxeko Plangintza Estrategikoak. Eta bide horretatik abiatu ginen Hirukiden orain dela urte batzuk "Adimen anitzen" bidea hartuz. Gure ikasleak autonomoak, sortzaileak eta konprometituak izatea dugu helburu. Ikastetxean egiten diren ekintza guztiak helburu horiek betetzeko asmoz planteatuta daude. Era berean, Giza Eskubideen Astea pertsonaren dimentsio intrapertsonala, interpertsonala eta transzendentala lantzeko asmoz prestatuta dago. Hots, gure ikasleak mundu berri baten alde lan egiteko grina eta beharra sentitzeko oinarriak ezartzeko asmoz.

Arrazoi horrengatik badira ikastetxean besteekin denbora dohain konpartitzeko aukera eskaintzen duten ekintzak, hau da, boluntariotza, edo gure proiektuan txertatuta dagoen bezala, "Ikaskuntza eta zerbitzua" egiteko aukerak. 

Baina noizean behin komenigarria da gure ingurutik haratago begiratzea eta gertatzen diren injustizia egoerak baloratzea eta beraiekin enpatizatzea. Horretara dator aste honetako lan berezia, bai gela barruan, bai Tolosa mailan eskainiko ditugun bi mahai-inguruak.

Aste osoaren berri jarraitzeko:

 www.hirukide.org

http://hirukidegea.blogspot.com.es/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!