Hodeiertz Hirukiderekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2013ko abenduaren 26a

Hodeiertz Abesbatzak Gabonetan urtero egiten duten kontzertuari elkartasun kutsua eman nahi dio eta horretarako Tolosan dagoen ONG batekin kontaktuan jarri da eta honek bultzatzen duen proiekturen baten alde izango da kontzertua.

Hodeiertz Abesbatzak Gabonetan urtero egiten duten kontzertuari elkartasun kutsua eman nahi dio eta horretarako Tolosan dagoen ONG batekin kontaktuan jarri da eta honek bultzatzen duen proiekturen baten alde izango da kontzertua.
   
Zehazki Itaka-Eskolapioak Fundazioarekin jarri ziren kontaktuan, abesbatza horretan parte hartzen duten asko Hirukiderekin harreman zuzena izan bait dute (ikasleak, ikasle-ohiak,...).Fundazio hau Hirukidek apirilean aurrera eramango duen Elkartasun Kanpainarekin zuzenean lotuta dago.
  
Kanpainari izenburu hau jarri diogu: "Besteekin hezkuntzaren alde". Zertan datza?  Eskolapioek Itaka-Eskolapioak Fundazioaren bidez herrialde ezberdinetan (Kamerun, Brasil, Venezuela, India, Bolivia, Ginea, Dominikar Errepublika eta Nikaragua) hezkuntzaren alde bultzatzen ari den proiektuei laguntzea.
  
Behean duzue kontzertuko gonbidapena, ez galdu kontzertu eder batez gozatzeko aukera paregabea!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!