ZAINDARIEN ASTEA HIRUKIDEN

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2013ko abenduaren 4a

Hirukide ikastetxean Zaindarien astea igaro berri dugu. Eskolatik tolosar mordo bat pasa da beraien bizitzako testigantza ematera eta bokazioari buruz hitz egiteko.

            Hirukide ikastetxean Zaindarien astea igaro berri dugu. Eskolatik tolosar mordo bat pasa da beraien bizitzako testigantza ematera eta bokazioari buruz hitz egiteko. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu gure eskolako ikasleen artean bizitzako ametsak eta itxaropenak zabaltzeagatik. Hauen artean: Haur Hezkuntzako gurasoak, Ivan Legarra, Aiora Zulaika (Pirritx), Iñigo Legarra, Jose Mari Gorrotxategi, Encarni Genua, Joxe Fermin Agirre, David Azurza, Anate, Mª Mar Oquiñena, Roberto Ruiz, Nestor Ardanaz, Arantxa Elizalde, Santiago Tudanca, Klarisen komunitatea, Luis Javier Lorz, Jesus Mari Arrieta, Txitxi Orbegozo, Joseba Usabiaga (Tximista), Lourdes Medrano eta Iker Galarza. Hauek guztiek utzi duten testigantza eta gure ikasleen lana ondorengo blogean topatuko duzue:

 

hirukidezaindariak.blogspot.com.es

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!