IKASLE BITARTEKARI ETA IKASLE LAGUNTZAILEAK

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2013ko urriaren 31

IKASLE BITARTEKARIAK ETA LAGUNTZAILEAK HIRUKIDEN

Hirukide ikastetxean elkarbizitza planaren baitan, aurten laurgarren urtez Ikasle Bitartekari eta Ikasle Laguntzaileak izeneko zerbitzuak martxan jartzeko urratsak ematen ari gara.

Hori dela eta, aste hauetan ikasle bitartekari eta laguntzaileen aukeraketa egin eta formazioa ematen ari gatzaizkie. 

Formazio horren bukaerarako ekitaldi bat antolatu dugu eta gai horretan lanean ari diren hainbat erakunde eta pertsona gonbidatu ditugu. Izan ere, gure helburua zera da, gure ikasleak jabetzea  gizarteko esparru desberdinetan gatazkak era egokian bideratzeko  bitartekaritza erabiltzen dela eta eskolan ikasten eta esperimentatzen dutena baliagarria izango zaiela bizitzarako. Baita horrela jokatuta gizartea hobetzen laguntzen dugula. 

 

Formazio honi amaiera emango dion ekitaldia azaroaren 6an izango da goizeko 9:00etan hasi eta 11:30ak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!