“ADIMEN EMOZIONALA ETA ADIMEN ANITZAK”

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2013ko urriaren 22a

HIRUKIDE SANTANDERREKO UDA IKASTAROAN: “ADIMEN EMOZIONALA ETA ADIMEN ANITZAK”

Aurtengo uztaila eta abuztuan Valentziako Unibertsitate Katolikoak IV. Udako ikastaroak antolatu ditu Santanderren. Uztailaren 8tik 12 arte hezkuntza arloko bat izan zen, “Adimen emozionala eta adimen anitzak” izenekoa hain zuzen. Ikastaro honetako zuzendaria zen Javier Ignacio Chust gure ikastetxearekin harremanetan jarri zen Hirukidek gai honetan egindako ibilbidea aurkezteko eskatuz. Hala, uztailaren 8an Begoña Ibarrolak “Adimen emozionala eta hazkuntza pertsonala” hiltzaldian gaiari buruzko teoria azaldu zuen. Ondoren, Hirukideren txanda izan zen eta ikastetxean sentimendu eta emozioen hezkuntzan urte hauetan egindako ibilbidea azaltzeko aukera izan genuen ordu eta erdiz. Denbora horretan adimen anitzen gure proiektuaren ildo nagusiak (adimen emozionala, bizikidetza positiboa (bitartekaritza zerbitzua), ikaskuntza kooperatiboa… azaldu genituen. Horrez gain, ildo bakoitza nola lantzen dugun ezagut zezaten, ikastetxean grabatu ditugun bideo desberdinak ikusteko aukera izan zuten. Han bildu zirenek asko baloratu zuten gure gaur egungo proiektua eraikitzeko egin dugun bidea, eskuratu genizkien materialak, bideoak,… Esperientzi atsegina eta aberatsa izan zen Espainia osotik bildutako hainbeste hezitzailerekin konpartitzea guretzat hain garrantzitsua den proiektu hau. Informazio gehiago: www.smconectados.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!