Hernialdeko Haurreskolako matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Hernialdeko Udala 2026ko apirilaren 15a

Maiatzaren 4ra arte egin ahal izango da matrikulazioa umeak irailean haur eskolan has daitezen. Apirilaren 21ean, 16:30ean, ate irekien jardunaldia egingo dute.

Hernialdeko Haurreskolan matrikulatzeko epea zabaldu dute, apirilaren 13tik maiatzaren 4ra. Doanekoa da matrikula, 0 eta 3 urte arteko umeentzat.

Informazio gehiago nahi duenak hernialde.hernialde@haurreskolak.eus helbidean edo 687 265 697 telefonoan izango du. Apirilaren 21ean, asteartea, 16:30ean ate irekien jardunaldia egingo dute haur eskolan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!