Aulkitik: "Orain gure esku dago!"

Erabiltzailearen aurpegia Henar Martinez 2016ko api. 21a, 15:52

Aste osoa Mutrikuren aurkako partida prestatzen pasa genuen. Kostaldekoen aurkako partidak inoiz ez direla errazak izaten jakinik, bagenekien hau ere ildo beretik joango zela.

Asteburua iritsi eta Mutrikurantz abiatu ginen, oraingoan autobusez. Bidean, batzuk musika entzuten joan ziren partidarako motorrak berotzeko asmoz; beste batzuk, aldiz, azterketarako liburuekin, nahiz eta denok jakin ez zutela ezer ikasiko.  Hitz eta pitz joan ginenez, bidea motza iruditu zitzaigun, eta uste baino lehenago Mutrikun geunden.


Aldageletara sartu eta astebururo legez, aldatzen hasi ginen musika zela medio, aste osoan zehar landutako guztia praktikan jartzeko helburuarekin.


Partida oso borrokatua izan zen, nahiz eta lehenengo zatiko 4. minutuan Mirarik markagailuan aurreratu gintuen, baina, atsedenaldira 1-1ekoarekin joan ginen. Bigarren zatia nahiko motela izan zen, baina, asko borrokatu ostean, partidaren amaieran 1 eta 2koa lortu genuen. Gainera, Arizmendiko ikuskatzaile batzuk bertan zeudela konturatu ginen guk galtzeko desioarekin, baina beraien nahia ez zen bete.


Honez gain, taldekide batzuk igandean Lasartera joatea  erabaki genuen, Ostadar vs. Arizmendi ikustera. Asko gozatu genuen partida izan zen, Elik batez ere. Izan ere,  Arizmendik galdu egin zuen eta ondorioz, orain gu gara sailkapenean lehenenak! Orain dena gure esku dago, beraz, dena emango dugu geratzen zaigun azken txanpa honetan. Aupa Neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!