Aulkitik: Henar Martinez

Erabiltzailearen aurpegia Henar Martinez 2015eko abenduaren 1a

Aste berezia zen, ez genuen ezer jokatzen eta larunbateko partiduan. Horregatik, bagenekien egun hauek txapeldunen ligarako prestatzeko erabili behar genituela, beraz, astero bezala tope entrenatzen egon ginen, nahiz eta taldekide guztiak ez egon gauza desberdinengatik.

Presiorik ez genuenez umorea nabari zen gure artean, hala ere, gogor entrenatu genuen. Asteazkeneko entrenamenduari amaiera emateko, Imanolek partidu bat egitea proposatu zuen. Talde batean bat gutxiago ginenez Imanolek atezain moduan parte hartzea erabaki zuen, baina, segituan damutu zen, Aiora pitxitxiak lur azpian utzi baitzuen kar kar kar.

Hasiera batean Hernanin jokatzen genuen igandean arratsaldeko 18:00tan, baina, eguraldi txarraren ondorioz Astigarragan ordu erdi beranduago jokatuko genuela esan ziguten.

Partida guztietarako bezala, Usabalen bildu ginen eta Astigarragarantz abiatu ginen. Behin aldageletan geundela, musika jarri, hamaikakoa esan, Marcelinok goxokiak banatu eta aldatzen hasi ginen. Motxila zabaldu eta berotzeko kamiseta, jokatzeko ekipazioa, zapatilak, espinilerak… atera nituen. Kaka Zaharra!!! Jokatzeko galtzerdiak etxean ahaztu nituen… ISUNA. Zorionez, Aiora pitxitxiari bi galtzerdi pare ekartzea bururatu zitzaion, bera izan zen nire salbazioa kar kar kar.

Azkenean, jokatzera atera ginen hotz handiko partidua izan zen. Atsedenaldira 0-0koarekin joan ginen arren, 0-2 irabazi genuen Leire eta Eiderren golei esker.

Eutsi gogor neskak hemendik aurrera demostratu behar baitugu nortzuk garen eta zer dakigun egiten!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!