Asteasuko aguazilla

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika 2017ko urtarrilaren 14a

Doinua: Haizea dator iparraldetik

Gure herrian behar zela ta

jarri dute aguazilla,

nahiz askok hitza entzun orduko

sortu duten iskanbilla,

gaur arte denok aritu gera

mugak pasaz, horren billa:

kontainerretik kanpora daude

lau koltxoi ta sei botilla,

edozein kale ta baztarretan

zakur baten kaka pilla,

errepidea oztopatuaz

zahar baten automobilla,

errekan behien ximaurrak eta

arkume gaixo bat hilla...

Zer zuzendua badago eta

lanean hasi dadila!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!