Txapelketaren sukarrez
denok pare bat dezima:
sailkapenaren gogoa,
finalerdien pozima.
Guztiok joan nahi dugu
eta utzi iruzkina:
«Ni bertan egon nintzela»
egin nuen ahalegina.
Herrietako saioak
aldiz huts xamar, ze mina.
Zenbat langile bolondres,
zenbat petodun izkina...
Lan hori egiten denez
ta badagoenez grina
hobe bertsoaz gehiago
gogoratuko bagina.
