BERTSOA

Arimen Gaua

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Oihana Iguaran

Doinua: Betroiarena.

Gau Beltzak sortzen digu

beldurren kilima

urtaro ilun, hotz ta

euritsu klima.

Kandela batzuk piztuz

giroa anima.

Ikatz margoz belztu ta

zapiz gorde txima

hizkuntza estima

Halloween den filma

ahaztera anima

herrira arrima

bidean ez galtzeko 

gure arima.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!