BERTSOA

Flotilla

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Beñat Zeberio 2026ko maiatzaren 30a

Doinua: Haizea dator iparraldetik.

Apirilean jokatu zunez

Realak kopa finala,

itzultzerakon egin zitzaien

oso harrera zabala,

ertzainek moztuz erdigunea,

Bulebarra ta Kursaala.

Ordea, Loiun gertatu zena,

noski, ez zen izan hala.

Flotilla heldu ta atean bost

minutu zeramatzala,

arrazoirikan gabe hasi zen

bertan karga poliziala.

Eta aurrean betiko mezu

ez horren subliminala:

aberatsa da heroia eta

bolondresa kriminala.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!