BERTSOA

Uda hurbiltzen

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Ane Zubia 2026ko maiatzaren 9a

Doinua: Baneza eta banitu.

Egutegira begira
bi hilbeteen kupida
Pozari eman segida
Uda hurbiltzen ari da
Baldin bazaude bueltatu nahian 
zure etxera, herrira 
Baldin bazaude nekeak jota,
lan kargari ezin tira 
Amets gaiztoei norberak eman 
behar diegunez bira 
Beroarekin munstro guztiak
azalean urtzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!