BERTSOA

Kopa irabazi eta euskara galdu

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Bixente Gorostidi 2026ko maiatzaren 1a

Doinua: Zer da gaur Donostian?

Udaberriko berde

zoragarrik salbu,

Gipuzkoa txuri ta

urdina daukagu,

Sevillan festa hasi ta

etxean dihardu...

Baino Alderdi Ederrek

zatarra ere badu,

oholtza bete izar baino

euskal sena gandu;

euskaraz eztakina

euskaraz ondradu,

Beasaingo euskalduna

Koparen soldadu,

«barkatu euskaldunak»,

harri ta zura gu,

«Azkoitiko erderari»

ere hartuz kargu...

Euskararen herrian

erderan esklabu,

honek euskaldunentzat

festa izenik ba al du?

Kopa irabazi degu

eta euskara galdu!!!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!