Gure egoei jaten ematen

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Amaia Agirre 2026ko martxoaren 6a

Doinua: Haizea dator ifarraldetik.

Ikusi nahi ez dugun ispilu
hautsi honen gizartean
hitzak sorgortzen zaizkigu gure
kontraesanen katean
mende osoko gerrak ahaztu
ditzakegu gau batean
Trumpek oro du eros ahalmen
munduko eskaparatean
jasangaitza den kontsumismoak
gure hegoak jatean
gure egoei jaten ematen
ari gara bitartean
Goya da zeru, Goya da amets
zine izarren artean
miloikak amets gabeko loan
datzanean izarpean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!