BERTSOA

Hogeita seira

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Maddi Etxeberria 2025eko abenduaren 12a

Doinua: Mendian gora haritza.

Hogeita bosta badoa,

betiko hartuaz loa.

Ta hurrengoan pentsatuz gaude,

hurrengora soa.

Ongizatea, osoa

eta maitasun goxoa;

hogeita seiak ekar dezala

gozamen gogoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!