BERTSOA

Gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Beñat Iguaran 2025eko azaroaren 22a

Doinua: Habanera.

San Martinak pasa berri

Oraindik festa usaina

Gazteak lanean gogoz

Okertu gabe ezpaina

Bingoan guztiok adi

Haundia zenez ordaina

Martina sorginarekin

Zer istorio apaina

Pelota, herri kirolak

Nun gozatua nahi aina

Txokolatea gauean

Bihurtu ohi dena kaina

Gazte hauekin ez dago

Sarri entzuten da baina

Gazteei Zer eskertua 

Badaukagu alajaina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!