BERTSOA

Euskera ukendu. Euskera ez kendu

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Bixente Gorostidi 2025eko azaroaren 10a

Doinua: Jainkoak emaiten du (bia aldiz).

Hartu urte artea

urtarril-abendu,

zenbat poz ttiki zenbat

min ta sufrimendu,

kontatzeko gure ezin

eta sentimendu

Amezketa aldean

ze ondo gauden gu,

zaintza ezin hobea

ume eta heldu,

mediku ta erizain

talde ederra degu...

Euskeraz esan eta

entzuten diegu,

Onintza ta Amaiaren

hitz on, tratamendu,

Lierni ta Idoiaren

goxagai ta ukendu;

euskeraz sendatzeak

bitan sendatzen du!!!

Ai Tolosalde osoan

halaxe bagendu...

Euskaldunei euskeran

ukendua ez kendu!!!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!