Martxelo Otamendi

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Amaia Agirre 2025eko urriaren 24a

Doinua: Izarren hautsa.

 

Lanbide polit ta ederrena

omen da kazetaritza

baina adimen artifizialak

ote du geroko giltza?

MIDAS barruko lanak orraztuz

hizkuntza txiki oro ardaztuz

lan berrietan zabiltza

eskerrik asko zabaltzearren

hizkuntza eta jakintza

ahozkoaren jarioa ta

idatzizkoaren printza

nahiz ta saiatu isilarazten

zuri eskerrak ez dugu ahazten

zer den euskal kulturgintza;

Segi gozatzen bizitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!