HARITUZ EGUNA ospatuko da maiatzaren 17an Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2025eko maiatzaren 12a

Harituz Bertsozale Taldeak 12 urte bete dituela ospatzeko, Harituz Eguna ospatuko da urtero legez. Maiatzaren 17an Tolosako kaleak bertsoz beteko dira, Erniarraitz bertso eskolaren bisitarekin.

Goizean, bertso poteo formatuan, taldekako txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte hiru geldialdi eginez: Elurra, Amaiur eta Raku tabernetan. Bertatik, bazkalostean egingo den finalerako hiru talde finalistak aterako dira. Lizardi Elkartean egingo da bazkaria. Sorpresaz beteriko eguna izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!