BERTSOA

Urtarrileko aldapa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Bixente Gorostidi 2025eko urtarrilaren 17a

Uzturre mendia. LEIRE RODRIGUEZ

Doinua: XILABARA jina nauzu.

Hara hemen ditxosozko

urtarrileko aldapa,

ez da Balerdi ez da Uzturre

baino pendiz latza dauka…

Gabonetako gaingastu

eta gainkargen resaka,

ahaztu eta hasi nahi

hutsetik beste etapa.

Jana neurtu, kirol jantzi

koloretsuz tipi-tapa,

mobila urritu, irakurri,

otordurik ez presaka,

dena aldatu nahiean

guk estutu gure ataka,

otsailerako asmoak

geroko ontzira botaka…

Hobe betiko antzera,

puztukeriak botata,

bizitza egiten degun

baino errezago da ta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!