BERTSOA

Gipuzkoako Bertsolari Finala

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Amaia Agirre Arrastoa 2024ko abenduaren 8a

Doinua: Izarren hautsa.

Diskurtso baten garapenean

zer da egitea bide?

Edo genero disidente bat

noiz sentituko da libre?

Nola uzten du finaletik at

puntutxo batek, ta ez etikak?

Nor gara noren minkide?

Errima estu, rol hautaketa

gai ta umore kalibre

hautu estetiko-politikoak

ba al dira irizpide?

Kontuz kopuruz, sexuz, izatez

ideologiz eta gizartez

berdintasun, parekide

beti ez dira senide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!