ERABAKI DA NORK ABESTUKO DUEN ILUNBEKO FINALEAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da azkenera eta zehaztu da nork abestuko duen finalean abenduaren 14an. Autobusean joan nahi duenarentzat izen ematea zabaldik dago oraindik.

Ilunben jokatuko den finalean zortzi bertsolari ariko dira kantuan, tartean, Oihana Iguaran amasarra. Iñigo Gorostarzu eta Beñat Iguaran final-laurdenetara iritsi ziren eta bertan jokatu zuten beraien azken saioa. Unai Mendizabalek bigarren finalaurrekoan abesteko txartela lortu zuen Azkoitiako final-laurdena irabazita, baina ez du finalerako txartela lortzerik izan. Oihana Iguaranek bere hirugarren finala izango du abenduaren 14koa, azken finalaurrekoa irabazita. 

 

Autobusean izena emateko aukera zabalik dago jadanik. Bi aukera daude: "harituz.bzt@gmail.com"-era edota "610978521" telefonora idatzi daiteke horretarako. Izen emateen arabera zehaztuko dira autobusaren geldialdiak. Egunean bertan egin beharko da ordainketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!