Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituzek

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2024ko azaroaren 19a

Abenduaren 14an Ilunben jokatuko den finalera autobusez joateko aukera eskaini du Harituzek. Tolosaldetik abiatuko da. 

Arratsaldeko 15:00etan Tolosaldetik abiatuko da Ilunbera iritsiko den autobusa Harituz Bertsozaleen Elkarguneak antolatua.  17:00etan hasiko da finala. Kartelean adierazi dutenez, izena ematen dutenen herrien arabera zehaztuko dute nondik abiatu eta zein herritatik pasako den autobusa. 10 euro ordaindu beharko ditu autobusez joan nahi duen orok, eta egunean bertan egingo da ordainketa. Izena emateko bi bide daude: 610 97 85 21 telefono zenbakira deituz edota harituz.bzt@gmail.com helbidera idatziz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!