Tolosaldeko helduentzako bertso ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2024ko urriaren 29a

Harituz Bertsozale Elkarguneak helduei bideratutako bertso ikastaroa antolatu du, azaroaren 21etik abenduaren 12ra bitarteko ostegunetan. 

Bertsolaritzaren nondik norakoak jakin nahi dituenak eta bertsolarien lana ulertu nahi duenak, azaroaren 21etik abenduaren 12ra bitarteko ostegunetan aukera ederra izango du. Harituz Bertsozale Elkargoak Tolosako kultur etxean bertso ikastaro bat antolatu du, edonorentzat irekia izanen dena. Xabat Illarregik bideratuko ditu ostegunetako lau saioak baina azken egunean, Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarraren bisita berezia izanen dute. Bertan parte hartu nahi duenak,  harituz.bzt@gmail.com-era idatzi beharko du. Edonorentzat irekia izanen da, bertsotan jakin, zein jakin ez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!