BERTSOA

Basoetako gala

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Maddi Etxeberria 2024ko urriaren 13a

Aralarko basoetan jada gaztainak erori dira. N.R.A.

Doinua: Mendian gora.

Egunak igaro ahala,

basoetan zenbat gala;

arretzen hasi diren hostoek

lurrari azala.

Gaztain, orbel, berehala

hego haizea, aibala!

Udazken honek bere osoan

goxatu zaitzala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!