BERTSOA

Martxan jarri beharko

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Ane Zubia 2024ko irailaren 13a

Doinua: Lehiak kinielak.

 

Udaren diztira
Ur arteko bira
Ohartzerako harea amaitzen ari da
Eguzki ta olatu
Kaña ta helatu
Bizitzari ezin zaio gehiago eskatu
Baina liburuak
Orain helburuak
Martxan jarri beharko esku ta buruak
Batzuen lehena
Besteen azkena
Erakutsiz ikastea ez al da onena?
Baina liburuak
Orain helburuak
Martxan jarri beharko esku ta buruak
Gelako hormetan
Eta koloretan
Amets berriak sortzeko haurren motxiletan
.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!