BERTSOA

Boteredunen inpunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Amaia Agirre Arrastoa 2024ko uztailaren 21a

Herritarren agerraldia, Lekarotzen. IÑIGO URIZ / FOKU

Doinua: Eguzkiak urtzen du hor goian.

Beste behin ere bortxaz epaitu
dute nafar gizartea
lurrak babestu ahala zabalduz
kartzelarako atea
Aroztegiko obrak gelditu
nahiaren borondatea
bihur daiteke 20 urteko
zigorra eta katea
golf zelai batek adina zulo
duen autoritatea
da Gobernu ta errepresio
baten eskaparatea
Aroztegi nahi ez bada inoiz
arrotz herri izatea
hautsi dezagun boteredunek
duten inpunitatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!